XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak egunero orrazten nau eta gaur, ilea atzera bilduta daramat.

Houda-ren izena Huda ahoskatzen da.

Arabieraz horrela idazten da nire izena.

Houdak gidari esan nahi du.

Nire herria asko gustatzen zait, kostaldea eta mendiak batez ere.

Hemen, eguraldi ona egiten du beti eta lau urtaro dauden arren, negua ez da beste leku batzuetan bezain hotza izaten.

Handitzen naizenean, arabiera irakasten lan egitea, ikastea gogoko duen norbaitekin ezkontzea eta ume bakarra izatea gustatuko litzaidake.

Telebistan egunero ikusten dut munduan gerra eta gatazka asko daudela eta nire desiorik handiena, gerra guztiak amaitu eta denok bakean bizi ahal izatea da

Houda arabieraz idazten ikasten ari da eta koaderno honetan egiten ditu eguneroko ariketak.

Jaka hau da niri gehien gustatzen zaidan jantzia.

Nire anaia txikiak Ayouh izena du, eta bi urte ditu.

Honako hauek, Houdaren etxeko zoruan dauden azulejoak dira.

Marokoko etxe gehienetako horma eta zoruak honen antzeko azulejoz apainduta egoten dira.

HOUDAREN ESKOLA

Houdaren eskolan atari izugarriak daude eta bertan jolasten dute umeek.

Houdak arabiera, frantsesa (jende askok hitz egiten duen hizkuntza), irakurketa, gramatika, matematika eta erlijioa ikasten ditu.

Gutxien gustatzen zaiona gramatika da eta gehien gustatzen zaiona irakurketa, oso gogoko baititu istorio politak.

Sukaldeko ontzi marokoar honek tajine izena du.

MAROKOKO JANARIA

Houdaren familiak tajine asko jaten du.

Tajinearen osagaiak haragia edo arraina eta barazkiak dira eta izena, prestatzeko erabiltzen den ontzitik datorkio.

Houdari gehien gustatzen zaiona oilaskoa patata frijituekin da.

Marokoko pasteltxo hauek izen frantsesa dute, mille troues (mila zulo esan nahi du) eta egia esan, oso izen aproposa da, zuloz beteta baitaude.

Houdaren amak menta hostoekin prestatzen du tea.

Gaileta marokoarrak